Produktu edo zerbitzu bat bizi-zikloaren ikuspegiarekin garatzeko zereginean eragile ugarik parte hartzen dute; eragile horiek osotasunaren ingurumen-ikuspegia baldintzatzen duten prozesu eta/edo jardueren ardura dute, bakoitzak berearena.
Beraz, produktu eta zerbitzuen ingurumen-hobekuntza lortzeari begira, ezinbestekoa da taldeka lan egitea, ahaleginak batzea eta lankidetzarako espazioak ezartzea, banakako lorpenak biderkatu ahal izateko. Horretarako, konfiantza, gardentasun eta errespetuaren balioak sustatu behar dira, elkarrizketa, lankidetza eta ikaskuntzaren aldeko giroa sortzeko.
Gaur egun, ingurumen-trakzioa hornitzaileen kudeaketatik harago doa, zeren hornidura-kate osoa hartzen baitu barne. Gainera, bere jarduera ez da enpresaren kudeaketaren alderdi orokorretara soilik zuzentzen; aitzitik, enpresen arteko merkataritza- eta negozio-akordioen ingurumen-kontsiderazioak ere hartzen ditu kontuan. Saio paralelo honek aztergai izango ditu alor horretan aukeran dauden tresnak.
Bloke honen moderatzailea: Ana Mezo, Ihobe
Nola eragin horniketa-kateak lagundu dezan enpresen ingurumenaren hobekuntzan?
Bertaratutako guztien topaketa.
Bloke honen moderatzailea: Ignacio Quintana (Ihobe)
Bloke honen moderatzailea: Gorane Ibarra (Ihobe)
Ikuspegi estrategiko berria eta politika publikoa egiteko modua.
Enpresa sektorearen rol aktiboa administrazioan berrikuntza sustatzeko.
Aukera bat zerbitzu-enpresentzako edo materia-gordin sekundarioen eragileentzat.