Materialen zikloak ixtea Europar Batasunaren Ekonomia Zirkularraren Ekintza Planaren lehentasunetako bat da, bai ingurumen-inpaktua murrizteko eta bai prezio eta kantitate aldetik egonkorra den hornidura finkatzeko, horren bidez europar ekonomiaren erresilientzia handitzeko lehengaien merkatuaren gorabeheren aurrean.
Oraindik ere, material baliagarriak galtzen dira alferrik zabortegietan. Hala, zikloa ixteko oraindik ere beharrezkoa da irtenbide tekniko berritzaileak uztartzea tresna publiko egokiekin. Hala eta guztiz ere, hondakinak birziklatzea bideragarria izan dadin, ezinbestekoa da merkatu erreal bat egotea ingurumen-aztarna txikiagoz eta material sekundarioetan oinarrituta fabrikatutako produktuetarako. Beharrezkoa da, halaber, ikuspegi integral batez lan egitea hainbat balio-kateen artean eta lankidetza publiko-pribatua indartzea ere bai.
Saio paralelo honen ardatza material sekundarioak izango dira, eta osagai eta produktuen berreskurapena –ekintza oso garrantzitsua- beste saio batzuetara eramango du. Materialen zikloak ixteko irtenbide integralen esperientziak aztertuko ditu, normalean plastiko-metalak diren nahasketa eta txatarra komplexuetako materialen berreskurapenerako erronkak aukerak balioesteko ditu eta material sekundarioetan oinarritutako produktuen fabrikazioaren errealitatea erakutsiko du, EEren Plastikoen Estrategia berrian aurreikusten den bezala.
Bloke honen moderatzailea: Ander Elgorriaga
Bertaratutako guztien topaketa.
Bloke honen moderatzailea: Hipólito Bilbao (Viceconsejería de Medio Ambiente, Gobierno Vasco)
Bloke honen moderatzailea: Joseba Gonzalez Artaza (Viceconsejería de Medio Ambiente, Eusko Jaurlaritza)