Gure gizartea gero eta gehiago kezkatzen da ingurumenagatik eta
planetaren jasangarritasungatik. Enpresak hasi dira konturatzen hori ez dela behar bat soilik, baizik eta aukera bat ere, alegia, enpresa gisa bereizteko eta bere lehiakideetatik urruntzeko aukera bat. Jakitun dira berdea saldu egiten dela, eta ildo horretan hobetzeko egiten dituzten ahaleginak emaitzen kontuan ere islatzen direla.
Iraganean, produktuen ingurumen-jokabide eredugarria frogatzeko modua ekoetiketak ziren. Nolanahi ere, ekoetiketak gehiegi ugaldu dira eta modu desegokian erabili dira batzuetan, eta horri ingurumen-publizitatea engainagarria gehitu behar zaio (“greenwashing” deritzana); horren eraginez, sinesgarritasuna galdu dute kontsumitzaileen aldetik.
Testuinguru horretan, Bizi-zikloaren ikuspegian oinarritutako ingurumen-gardentasunak protagonismo berezia hartzen du, bai produktu aldetik eta bai erakunde aldetik.
Saio paralelo honek aztergai izango ditu produktu eta erakundeen ingurumen-gardentasunerako aukeran dauden tresnak, eta baita etorkizuneko joerak ere.
Bloke honen moderatzailea: Ignacio Quintana (Ihobe)
Karbono Aztarnatik BZAra eta Produktuaren Ingurumen-Adierazpenera (PIA).
Araudiak eta abiarazitako proiektu berriak.
Basque Ecodesign Center-aren teknika berriaren aurkezpena
Bertaratutako guztien topaketa.
Bloke honen moderatzailea: Ana Mezo (Ihobe)
Tresna berria “Baliabideen erabileran Europa eraginkor bat xede duen ibilbide-orrian”-ren testuinguruan.
Bloke honen moderatzailea: Leire Elduayen (Ihobe)
Basque Ecodesign Center-ek garatutako gida metodologiko berriaren aurkezpena.
Ingurumenaren Aztarnaren balioa Bizitza Zikloaren ikuspegia duen erakunde baten ingurumenaren alderdiak ebaluatzeko tresna gisa.