Nekazaritza eta Elikadurarako Mundu Erakundearen (FAO) proiekzioen arabera, elikagaien ekoizpena % 70 igo beharko da 2050 urterako biztanleria osoa elikatzeko, kontuan hartuta biztanleriaren hazkundea gero eta handiagoa dela. Hala eta guztiz ere, elikagaien ekoizpena ingurumen-inpakturik handiena duten sektoreetako bat da gaur egun.
Elikagaien industriak gero eta erronka handiagoak ditu aurrez aurre, hala nola lehengaiak eskuratzeko zailtasunak, konkurrentzia handia, merkatuaren eta kontsumitzaileen exijentzia eta behar gero eta handiagoak, eta ingurumen-babesaren eta jarduera industrialen jasangarritasunaren aldetik datozen politika eta arau gero eta zorrotzagoak.
Testuinguru hori ikusita, elikagaien sektorearen etorkizunak eraginkortasun eta jasangarritasunean oinarritutako ereduak eskatzen ditu, baina baita bere produktuen balio erantsia handitzea ere. Eraginkortasuna eta balio-sorrera uztartzea da elikagaien sektorearen jasangarritasuna, hazkundea eta nazioarteko lidergoa berma dezakeen faktore bakarra; faktore hori funtsezkoa da, halaber, sektoreak estrategikoa izaten jarrai dezan ekonomiari eta enpleguari egiten dion ekarpenagatik.
Dinamizador:
Bertaratutako guztien topaketa.
0 km-ko garagardoa (tokiko produktu jasangarria).