Bilgarria edozein produktu manufakturaturen balio-katearen funtsezko osagaia da; izan ere, produktuaren manipulazio eta erabilera errazten du, babes mekanikoa eta kanpo-agenteen aurkako babesa eskaintzen ditu, eta, gainera, produktua sustatzen du eta kontsumitzailea informatzen du bere ezaugarri nagusien inguruan.
Europako ingurumen-politikaren alorrean, bilgarriak funtsezko rola jokatzen du ekonomia zirkularrerako trantsizioan, zeren produktuak babestu eta kontserbatzen baititu, baliabideen efizientzia balio-kate osoan mantenduz. Horrenbestez, hasten ari den joerak adierazten duena da kostu material eta energetikoak murrizteaz batera jasangarritasuna berrikuntza eta lehiakortasunaren palanka nagusietako bat izango dela, bilgarrien hornidura-kateari dagokionez.
Aldaketa-testuinguru horretan, ekodiseinuak ekoeraginkortasunaren ikuspuntutik aurre egiten dio jasangarritasunaren erronkari, eta, hortaz, funtsezko tresna gisa agertzen da bilgarrien garapenerako.
Dinamiza:
Bertaratutako guztien topaketa.