Altzarien sektorea beste sektore batzuekin egon da lotuta beti, lehengaietatik hasita (zura, metala eta beste lehengai batzuk) eta eraikuntza-arkitekturaren sektorera iritsiz, bai etxebizitzena eta bai bizilekuena.
Lan-esku aldetik kostu handia duten altzarien ekoizleek euren merkatuaren zati handi bat galdu dute aspaldi honetan, herrialde emergenteen onerako; izan ere, lan-eskua merkeagoa da bertan, eta, hortaz, salmenta-prezio txikiagoak jar ditzakete.
Merkatuen irekieraren eraginez, eta horien globalizazioaren problematikari aurre egin ahal izateko, ekoizleek bereizkuntza-estrategia berriak aplikatu nahi dituzte, eskariaren bilakaera aldez aurretik ezagutzeko eta etorkizunerako egokienak diren erabakiak hartzeko.
Ekodiseinu-estrategiak aplikatzea, Bizi-zikloaren Azterketak (BZA) garatzea edo ingurumen-jasangarritasunaren ziurtagiriak eskuratzea lagungarria da enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta, aldi berean, bidea ematen du altzarien sektoreari eta barne-arkitekturaren sektoreari atxikitako ingurumen-inpaktua murrizteko.
Dinamizador:
Moderatzailea: Gorka Benito, IK Ingeniería
Bertaratutako guztien topaketa.
Parte-hartzaileak: