Lehenengo giza asentamenduak sortu zirenez geroztik, lurrak kolonizatzeko prozedura garai bakoitzaren beharretara egokitu da. Hala, lehenengo asentamenduek babesa eta elikagaiak bilatzen zituzten, ekosisteman oso inpaktu txikia sortuz; zibilizazioa garatu den neurrian, baina, erosotasuna ere bilatu izan du.
Hiriek aldaketak sortu dituzte ekosistema naturalen funtzionamenduan, bai toki mailan, asentamenduan bertan eta beraren ingurumarian, eta bai orokorrean ere, atmosferan eta ingurumenean eragina duten gas kutsagarrien emisioak sortuz.
Horren aurrean, Hiri Jasangarria kontzeptua sortu zen; beraren bidez, hirien erresilientzia handitzen da, eta oreka sortzen da hiri-ekosistemaren atalen eraginkortasunaren eta bere ingurunearen artean. Euren planteamendugatik, hiri horiek saiatzen dira ahalik eta inpakturik txikiena sortzen ekosisteman eta ingurunean.
Dinamizatzailea:
Bloke honen moderatzailea: Marimar Alonso, Udalsarea21
Basque Ecodesign Center-ak landutako SmartCities-en gaineko Ideien Koadernoen aurkezpena.
Bertaratutako guztien topaketa.
Bloke honen moderatzailea: Ainara Gonzalez (MAFEX)
Bloke honetan zehar, hirietako etorkizuneko mugikortasunaren jarraibideak ezartzen dituzten ekimen eta neurri ezberdinak aurkeztuko dira. Honako hauek parte hartuko dute bloke honetan:
Bloke honen moderatzailea: Kristina Apiñaniz, Aclima