Llorenç Milà i Canals hizkuntza anitzeko eta diziplinaz gaindiko zientzialari bat da, hogei urtetik gorako esperientzia duena produktuen ingurumen-ebaluazioan, batez ere Bizi Zikloaren Azterketan (BZA) eta azterketa horrek enpresa jasangarrien eta politika-ereduen inplementazioan duen aplikazioan. Bere esperientzia enpresa pribatu, administrazio publiko eta erakunde akademikoei zuzendutako ikerketa-lan, aholkularitza-proiektu eta hezkuntza-programak garatu eta inplementatzearen bitartez lortu du. Nazioarteko lantaldeen buru gisa, Llorençek ekarpen garrantzitsua egin die BZAren metodologiaren aplikazioaren garapenean izandako lorpenei (adibidez: BZAri buruzko Datu Globalak Eskuratzeko sarea); halaber, homologoek berrikusitako 50 argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditu, eta ia 20 liburu eta kapitulu. Bere karrera profesionalean, gero eta ardura handiagoak hartu ditu, ikertzaile gisa hasita (espainiar eta britainiar unibertsitate eta ikerketa-zentroak), industriaren alorreko jasangarritasun-talde teknikoen partaidea izatera pasatuz (Unilever), eta, orain, NBEko Bizi Zikloaren Ekimenaren Idazkaritzaren eta horren inguruko hausnarketa-taldearen buru gisa arituz; horren bidez, eragina izaten du garapen bidean eta hazkunde-fasean dauden herrialde eta ekonomien garapen-ahalmenean eta politikan, bizi-zikloaren ezagutza mundu osoan aplikatzen laguntzeaz batera.
Llorençen ama hizkuntzak katalana eta gaztelania dira, eta ondo aritzen da ingelesez eta frantsesez ere. Distantzia luzeko korrikalari da eta errugbi jokalaria izan zen (1994-2004) bere jaioterrian: Bartzelonan.
GAITASUN NAGUSIAK
- Askotariko interes-taldeak gidatzeko gaitasun frogatua, talde horietan inplikatuz eta horiekin lan eginez eta horietan eragina izanik; horien artean, Bizi Zikloaren Kudeaketarekin zerikusia duten asmo zientifiko, ekonomiko eta politikoetan aritzen diren arduradun politikoak eta iritzi-sortzaileak sartzen dira.
- Goi mailako ezagutza aditua Bizi Zikloaren Azterketari buruz (BZA) eta horrek politika jasangarrian eta horren inguruko erabakiak hartzeko prozesuetan duen aplikazioari buruz.
- Prestakuntza maila desberdineko pertsonak trebatzeko esperientzia sakona (graduatu aurreko eta graduatu osteko ikasleak, enpresa eta merkataritza-elkarteetako profesionalak, administrazio publikoetako funtzionarioak eta GKEetako pertsonala).
- Taldeetako kideak trebatzea eta gidatzea haien garapen profesionalean.
- Ezaguna da helburuak bere iraunkortasunari eta jarrera positiboari esker lortzeagatik eta eskaintzeagatik.
- Komunikazio-trebetasun bikaina
HEZKUNTZA
- 2013, Ingurumen-zientzien doktoregoa. Cum Laude. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 2003ko maiatzaren 16a.
Doktorego tesia: BZAk Nekazaritza Sistemei egiten dizkien ekarpenak. Lurzoruaren degradazio-inpaktuaren azterketa. - 1999, Ingurumen-zientzien masterra, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
- 1996, Ingurumen-zientzien goi mailako lizentziatura (ohorezkoa). Ingurumen-teknologia eta azterketa.o
Ingurumen-azterlan onenarentzako 1999kATLAS saria: “Oinetakoen BZA”