Iñigo Aizpuru IDOMeko Ingurumen Sail Teknikoko Proiektu Zuzendari gisa aritu da 2006az geroztik, eta 2013az geroztik IDOMeko Klima-aldaketari buruzko Proiektuen Arduraduna izan da, klima-aldaketa moteltzearen eta hari egokitzearen alorretan jardunez.
Azpimarratzekoa da berotegi-efektuko gasen emisioen kontabilitate eta murrizketaren eremuan Iñigok duen esperientzia: hiri mailan, Garapenerako Banku Inter-amerikarraren Hiri Emergente eta Jasangarrien ekimenaren baitan, berotegi-efektuko gasen inbentarioen garapenean eta moteltze-planetan parte hartu du Latinoamerikako 25 hiritan baino gehiagotan.
Klima-aldaketari egokitzearen alorrean, klima-aldaketa arrisku naturalen kudeaketan integratzeko lanak egin ditu Latinoamerikako hiri batzuetan; parte hartu du, halaber, klima-aldaketari egokitzeko metodologia baten pilotatzean, Euskadiko erakunde batzuentzat; Euskadiko 2000 Natura Sarearen Klima-aldaketari Egokitzeko Azterlanean; eta Nikaraguako errepide-sarea klima-aldaketari egokitzeko lanean.