Arkitektoa Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikotik, Iruñean. Titulatu zenez geroztik, hiri horretan garatu du bere jardun profesionala, dela bere kabuz, dela beste arkitekto batzuekin batera, dela taldeka, zenbait laguntzailerekin.
Normalean, arkitekturaren, barne-diseinuaren eta produktuaren diseinuaren alorretan aritzen da.
Askotariko proiektu publiko eta pribatuak garatu ditu, bai zuzkidura-arkitekturan eta bai arkitektura pribatuan, eta esperientzia zabala du barne-diseinuko proiektu espezifikoetan, batez ere ostalaritzarako.
Bere sen ekintzaileak bultzatuta, altzariak berreskuratutako belez diseinatzen dituen
“DVELAS” sortu du, eta baita “GastroArquitectura” talde profesionala ere, ostalaritzako proiektu berritzaileak sostengatzeko eta bultzatzeko; halaber, arrisku profesionalak nolabait erakarrita, erronka konplexuagoei heldu die eta 2016an diziplina anitzeko estudio berri bat sortu zuen, Arkitekturaren praktikak, barne-diseinua, produktuaren diseinua eta diseinu grafikoa uztartzen dituena altzari-prototipoak ekoizteko tailer batekin.
Estudioan askotariko profilak elkartzen dira lanean, ibilbide heterogeneo baina osagarriekin, lehengo lanaren nortasun-zantzuari eutsiz: arkitektura eta diseinuaren eskala guztietan lan egitea, dedikazio eta konpromisoa mantenduz eta betiere sinetsiz funtsezkoena ez dela proiektuaren tamaina, baizik eta bere barnean dituen berezko aukerak.
Estudioak zenbait sari jaso ditu:
- German Design Council-en ICONIC awards 2017, Interior Innovation Selección.
- Restaurant & Bar Design Awards 2016”. Europako tabernarik onenen saileko finalista.
- Premi Catalunya d’Ecodisseny 2015. Aukeratua.
- Ascer 2014 sariak. Aukeratua.
- Arkitekturako Saloni sariak. Aukeratua.
- COAVN – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2013ko Sariak, diseinuaren modalitatea. Akzesita.
- A’Design Award. Ehun-diseinuaren kategoria. Irabazlea.
- Nafarroako Merkataritza Ganberaren Diseinurako sariak. Irabazlea 2001, 2003, 2007 eta 2010 urteetan.
- Eraginkortasun Energetikoaren ISOVER sariak 2009. Akzesita.
- Arkitektura Jasangarriaren Nazioarteko Saria, Franco E. Delmonte 2009. Ohorezko Aipamena.
- NAN sariak: “Energiak Arkitekturan izandako Integrazio Onena”, 2009. Irabazlea.
- Veteco Asefave sariak, VIII. Edizioa, 2008. Ohorezko Aipamena.
- FAD 2007 sariak, barne-diseinuaren modalitatea. Finalista.
- COAVN – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2007ko Sariak, barne-diseinuaren modalitatea. Finalista.