250 lagunek baino gehiagok berretsi dute jada izen-ematea datorren Basque Ecodesign Meeting 2017 edizioan
Kongresua egiteko hilabete batera, aurreikusitako lekuen %65 beteta da jada
Basque Ecodesign Meeting 2017-aren ospakizunak harrera oso ona jaso du zuzenduta dagoen bere publikoaren aldetik. Kongresua egiteko hilabete batera, Bilboko Euskalduna Jauregian datorren irailaren 19 eta 20an, dagoeneko industriaren munduko 250 lagunek baino gehiagok eman dute izena ekitaldian.
Basque Ecodesign Meeting Batzarraren 2017ko edizioaren ardatza izango da aztertzea zer-nolako inplikazioak izango dituen, sektore industrialarentzat, Ekonomia Zirkularrerarako trantsizioak Europako eredu ekonomikoan eragindako aldaketak, eta aztergai izango du, halaber, nola bihurtu daitekeen erronka horiek negozio-aukera eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko aukera.
Gai horiek aztertzeko, Basque Ecodesign Meeting 2017ek 120 txostengileren baino gehiagoren parte-hartzea izango du, hainbat eremu sozioekonomikotakoak, administrazio publikotik sektore pribatura. Hori guztia 2 batzar-egunetan banatuta, hiru saio orokorrekin eta 12 saio paralelorekin. Azken batean, Batzar honek bidea emango du Bilbo eta Euskadi Europako foro onenetako bat bilakatzeko, sektore industrialaren etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko, eztabaidatzeko eta horren inguruko akordioak bilatzeko. Basque Ecodesign Meeting 2017 Bilbon (Bizkaia) izango da irailaren 19 eta 20an Euskalduna Kongresuen Jauregian.