2015eko abenduaren 2an, Europako Batzordeak ekonomia zirkularrari buruzko neurri-pakete handinahi bat onartu zuen. Paketearen baitan EBrako ekintza-plan bat dago, produktuen bizi-ziklo osoa barne hartzen duten neurriekin: diseinua, hornidura, ekoizpena eta kontsumoa, hondakinen kudeaketa eta lehengai sekundarioen merkatua. Horietan guztietan, Ekodiseinuak funtsezko rola jokatzen du.
Ekonomia zirkularra alternatiba ekonomiko jasangarri gisa agertzen da gaur egun nagusi den sistema ekonomiko linealaren aurrean, hau da, “ekoiztu-kontsumitu-bota” oinarritzat hartzen duen sistema ekonomikoaren aurrean. Mundu hau finitua denez, gero eta beharrezkoagoa da sistema ekonomiko jasangarri eta egonkor bat gureganatzea. Ekonomia zirkularragora pasatzeak aukera handiak eskaintzen ditu enpresentzat, baina erronka mardula ere izan daiteke.
Saio paralelo honek, beraz, arau- eta lege-esparru berri honen inplikazioak aztertuko ditu, eta aldaketa horri heltzeko tresnak eta adibide praktikoak erakutsiko dira.
Bloke honen moderatzailea: Jose María Fernández (Ihobe)
EBeko lan ildo nagusiak produktu eta zerbitzuen ingurumen-kalitatea hobetzeko.
187/2011 ED-arekin lotutako agirien eta eskakizunen gaineko erreferentzia-gidaren aurkezpena.
Basque Ecodesign Center-aren Ekodiseinuaren eta Ekonomia Zirkularraren gaineko Ideien Kaiera serie monografikoaren aurkezpena.
Bertaratutako guztien topaketa.
Bloke honen moderatzailea: Ander Elgorriaga (Ihobe)
Bloke honen moderatzailea: Jose María Fernández (Ihobe)
Negozio-ereduaren aldaketari buruzko sarrera, Ekonomia zirkularraren eremuan.
Nola eman eduki gehiago, eta inteligenteagoak bihurtu, erabiltzaile eta fabrikatzailearen arteko harremanei?