Iñaki Susaeta Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatetik; geroago, Ingurumen Ingeniaritzako ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere prestakuntza akademikoaren garaian, ikertzaile gonbidatua izan da Wageningengo (Holanda) Nekazaritza Unibertsitateko Bioprozesuen Ingeniaritza Sailean eta Stevens Institut of Technologyn (AEB). 18 urtez, Gaiker Teknologia Zentroko ingurumenaren alorreko I+G+b proiektuen arduraduna izan da. 2007an, IHOBE – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoan sartu zen, eta hor Hondakinen Saileko Burua izan da. 2009ko otsailean, Sozietate Publiko horren Ingurumen Kudeaketa Administratiboaren Saileko gerente izendatu zuten, eta 2012ko otsailean Klima-aldaketa eta Biodibertsitate Saileko gerentzia bereganatu zuen. Ingurumen Agrobiologia Masterraren irakasle gonbidatua da. UPV/EHUko Master Ofiziala da 2006 urteaz geroztik. Halaber, bere lan-eremuekin zerikusia duten argitalpen ugariren egilekidea da.