Meatze-ingeniaria Oviedoko Unibertsitatetik, gaur egun EPDren Espainiako Ingurumen, Jasangarritasun, Berrikuntza eta Kalitate zuzendaria da, eta EDP Taldearen Berrikuntza, Jasangarritasun eta Interes-taldeen kudeaketa batzordeen kidea.
Bere jardun profesionalaren baitan, modu aktiboan parte hartu du sektore elektrikoaren erregulazioan, ingurune liberalizatuan; halaber, beste proiektu batzuen artean, emisio-eskubideen salerosketaren aplikaziori buruzko negoziazioak gidatu ditu, energia elektrikoa ekoizteko zentralak europar betekizunei ingurumen aldetik egokitzeko prozesua bideratu du, edo Ingurumen eta Kalitatea Kudeatzeko Sistemak eta hobekuntza etengabeko programak ezarri ditu
2014 urteaz geroztik, bere arduren artean sartzen da EDP Taldeko interes-taldeak Espainian kudeatzea.