Victor Aierdi Zientzia Politika eta Soziologian lizentziatua da, Soziologiaren atalean, Biztanleria eta Giza Ekologian espezializatuta, Ingurumen eta Lurralde Ikasketen Masterra, eta Ingurumen Zuzenbidearen Masterra.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko koordinatzailea da: sozietate publiko bat, Bizkaiko bederatzi udalerri biltzen dituena Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren kudeaketarako; beraren jardunaren lehentasunezko arloak honako hauek dira: Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21, Hondakinen bilketa, Kudeaketa Energetikoa eta Klima-aldaketa. Gainera, beste alor hauetan ere betetzen ditu eginkizunak: Biodibertsitatea, Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea, eta Komunikazioa/Parte-hartzea.