Kimika Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Zenbait zentro teknologikotan lan egin du (Inasmet; Azterlan), artisau-garagardoa ekoizten duen Bertoko Gar S.A. enpresaren zuzendari teknikoa izan da, eta baita AZTIren Ekuadorko bulegoaren arduradun teknikoa ere. 10 urtetik gorako esperientzia du elikagaien Industriaren jasangarritasunarekin zerikusia duten gaietan, eta gaur egun elikadura-katearen Ekoeraginkortasun proiektuei buruzko ikertzaile gisa lan egiten du, kate horren Bizi Ziklo osoan.