Industria ingeniaria Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolatik (UPV/EHU). Diseinu industrialean eta proiektuen kudeaketan espezializatu ondoren, bere ikasketak osatu zituen eskola horretako Ekodiseinu Gelan. 2012az geroztik IK Ingenierían lan egiten du, Ekoidiseinuko Teknikari gisa.
IKn Bizi Zikloren Azterketarekin lotutako jarduerak gauzatzen ditu, energia berriztagarrien sorkuntza sektorean, zenbait enpresarentzat, produktuaren ingurumen-hobekuntza xedetzat hartuta. Sektore horren baitan, gainera, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (PIA) erredaktatzearekin lotutako zereginak ere bete ditu.
Horrez gain, I+G+b proiektuak definitzeko lanak ere egin ditu, eta, halaber, plataforma teknikoei buruzko laguntza teknikoa eman du, teknologia berrienen azterketak egin ditu, eta Ekodiseinu eta BZAri buruzko prestakuntza-ikastaroak eman ditu, besteak beste.