Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik, eta Ingurumenaren Nazioarteko Zuzenbideko Masterra (MIDA) UPV/EHUtik.
Gaur egun, Eko-RECeko Zuzendari Nagusia naiz. Orain dela gutxi eratutako ekonomia zirkularreko enpresa bat da, urtean 25.000 tona PET botila birziklatzen dituena.
25 urte daramatzat lanean industriaren alorreko enpresen zuzendaritzako zenbait kargutan. Nire zeregina nabarmen bideratzen da nazioarteko eremura, jardueren berrantolaketara eta proiektu berrien bilaketara, bai proiektu industrialak eta bai I+G+b-aren eremukoak.