Biologian lizentziatua eta Ingurumen Agrobiologian doktoratua Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU). 9 urtetik gorako esperientzia du Elikagaien Industriaren jasangarritasunarekin lotutako gaietan, eta gaur egun ikertzaile gisa lan egiten du AZTI-Tecnaliako Elikadurari buruzko Ikerketa Unitateko Eraginkortasun eta Jasangarritasun Sailean, elikadura-kate osoaren ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuna hobetuz elikadura-produktu eta/edo –prozesuen Ekodiseinuaren eta Bizi Zikloaren Azterketaren (BZA) bidez. Lan gehienak Europa eta nazio mailan finantzatutako proiektuetan daude sartuta (LIFE, H2020, eta abar). Horrez gain, enpresentzako lanak ere egiten ditu zuzenean.