Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gero Master bikoitz batez osatu zuen bere prestakuntza Deustuko Unibertsitatean: Industria Ingeniaritzako Masterra eta Industria Antolaketako Masterra. Bere karrera profesionala Basque Ecodesign Huben eskutik hasi zuen, ekodiseinuko proiektu teknikoak eta ikerketa-proiektuak abiatuz.
Gaur egun, Ihoben aritzen da, ekoberrikuntzaren eta Enpresaren Ingurumen Aztarnaren finkapenaren artean, elektrizitatearen eta energia berriztagarrien enpresa nagusietan, euskal enpresa-sarea bultatuz, eta, hortaz, lehiakortasun-abantailak eskala globalean lortzen lagunduz. Halaber, ingurumen-aldagaia gainerako irizpideen artean integratzen duten metodologien aplikazioak ahalmena ematen dio erabakiak hartzeko prozesuetan laguntzeko, Basque Ecodesign Centerren enpresa bazkideen estrategia korporatiboen baitan.