Nekazaritza, arrantza eta elikadurako industrien lehiakortasuna hobetzeaz arduratzen da, eta EAEko Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroa kudeatzean du (bertan daude hauek guztiak: Ardo eta Edari Alkoholdunen Ontziratzaile eta Botilaratzaileen Erregistroa; Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa; Nekazaritzako eta Elikadurako Produktuak Kontrolatzeko eta Egiaztatzeko Erakundeen Erregistroa; EAEko Artisautza-produktuen Erregistroa, eta Nekazaritzako eta Elikadurako Elkarteen Errolda). Nekazaritzako eta elikadurako produktuak salerosteko ekintza sektorialak aholkatzen eta finantzatzen ditu. Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorea feria, erakusketa eta misio komertzialetara zabaltzen jarduten da.
Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren arloko industrien elkarteak, profesionaltasuna eta elkarlana bultzatzen ditu; sektorea zurkaizten du, baita nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-elkargo profesionalak ere.
Basoak antolatzen ditu, basogintza arautzen du; elikaduren segurtasunaren arloko ikerketa bultzatzen du, eta luzean ondo ekoizteko moduko elikagaiak gehiago ekoitzi eta kontsumitu daitezen ahalegintzen da. Nekazaritza nahiz arrantzako produktuen jatorri-izendapenak zein kalitate eta garantia-ikurrak ezarri eta kontrolatzen ditu, Kontseilu Erregulatzaileak ikuskatuz.