1975ean Donostian jaioa, Bartzelona, Bordele eta Txileko Santiagon bizi izan naiz. Arkitektoa naiz Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Eskolatik, eta arkitektura-proiektuen DEA gradu ondokoa Donostiako Arkitektura Eskolatik. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (COAVN) elkargokidea naiz 2002az geroztik. HTC Arquitectos estudioa sortu nuen eta ATARI arkitekturako kultur elkartearen presidentea izan naiz beraren lehenengo urteetan. Halaber, Zarauzko udaleko zinegotzia izan naiz 2015etik 2017era arte, Garapenerako Lankidetza sailaz arduratuz. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren burua naiz.