Bere jarduera profesionala diseinuaren eta berrikuntzaren esploraziora zuzendu du (Produktua, Zerbitzua, Sistemak, Erabiltzaileen Esperientzia…), problematika konplexu eta sistemikoak jorratzeko, jasangarritasuna, berrikuntza, diseinua eta lehiakortasuna uztartzeko xedez. Ekoberrikuntzari buruzko aholkularitzaren arloan, inéditen eskutik, Markelek zenbait proiektu gidatu ditu ingurumen-berrikuntza eta ekodiseinuaren alorreko enpresa liderrekin, bai espainiarrekin eta ba nazioartekoekin. 2012 eta 2014 bitartean, Basque Ecodesign Centerreko Ideien Laborategiko Idazkaritza Teknikoaren burua izan zen. Ekintzailetza berdeari buruzko europar adituen taldeko partaidea da (UNEP- SwitchMed). Ikasketa-jarduera ikerkuntza-proiektuekin eta irakaskuntzarekin uztartzen du Bartzelonako diseinu-eskola batzuetan.