Bachelor in Arts (with Honors) DeMontfort Unibertsitatetik (Erresuma Batua) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik (Deusto Business School); lanbide eta irakaskuntzaren alorrean egindako ibilbidearen ezaugarri nagusia sormena, teknologia eta ekonomia uztartzen dituen prestakuntza integral hori da, alegia, diseinuaren oinarrizko printzipioak uztartzen dituen prestakuntza integrala. Bere enpresa -Ideilan Design- 2000 urtean sortu zuenez geroztik, ehunaka proiektu garatu ditu hainbat sektoretako enpresentzat; hala, bere lanaren bidez azelerazio-korridoreak, luminariak, altzariak, automobilgintza eta beste hainbat elementu diseinatu eta garatu ditu, truke etengabea sustatuz enpresa fabrikatzailearen eta bere diseinu-estudioaren artean. Besteak beste, enpresa hauekin kolaboratzen du: ZIV, Thyssenkrupp, Ferqui, Magefesa, Vitrinor, Metro Bilbao…
Enpresekin gauzatzen duen lanaz gain, ez du inoiz ere baztertu eguneroko arazoen konponbide berriak eskaintzeko interesa, eta, hala, gure kaleetan ikus daitezkeen produktu ugariren edizioaz arduratu da: bizikletak aparkatzeko totema, birziklatze-paperontzia, ghost euskarria… besteak beste.
Bere aholkularitza-lanak ahalbidetu dio euren enpresa-estrategiaren baitan inflexio-puntu batean zeuden enpresei laguntzea, enpresa horiek edozein ikuspuntutatik onar zitzaketen erronka berriak bideratzen eta planteatzen lagunduz.
Gaur egun, bere prestakuntza eta ikuspegi estrategikoarekin jarraitzen du, eta bere ikasleei transmititu ere egin die, bai Mondragon Unibertsitatean eta bai, gaur egun, Deustuko Unibertsitatean, kontzeptu guztiz poliedriko bat txertatuz diseinuaren inguruko ezagutzan.
Etengabeko ahalegin horiek sarituak izan dira ospe handieneko aitortza batzuekin, bai nazioartekoak eta bai nazio mailakoak; horien artean, honako hauek azpimarratu ditzakegu: Silver A´Design Award, Argiztapen eta diseinu produktuen kategorian (2017), IDA- Gold Award f5 tourisme Midibus (USA-2013), SPARKAWARDS saria, Esquare osagarria (2013)…
Gaur egun, jasangarritasuna eta bideragarritasun berri bat turismoaren munduaren inguruan uztartzen dituzten proiektu batzuetan dago murgilduta. Bere azken proposamena, TRIPORG, Helmuga Giden Nazioarteko APP onenentzat hartu da. Etengabe berriztatzeko lan horrek gidatuta, patente eta erabilgarritasun-ereduen mundu konplexu bat kudeatu du, eta zeregin horren garrantzia errebindikatu du, zeren lehenengo urratsa baita kopia industrialaren iruzurraren aurka borrokatzeko.
Diseinuaren eremuaz duen ezagutza sakonak bultzatu du bere planteamenduak argitalpen espezifikoetan azaltzera eta HABIC, IAD, ICCI eta beste elkarte batzuetan kide gisa parte hartzera.
Aspalditik kolaboratzen du gizarte-izaerako ekimenekin, sektore horretan aplika daitezkeen berrikuntza-proiektuekin. Bera lana garatzen du ALC Agirre Lehendakaria Center for social and Politica Studiesekin, edo gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duen pertsonak hartzera zuzendutako Etxe Gorria ekimenarekin.