Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Kimika, Biologia eta Ingurumen Saileko Irakasle Titularra, eta bertako Ingurumen Zientzia eta Teknologia Institutuko (ICTA) María de Maeztu Bikaintasun Zentroaren ikertzailea. Zientzia Kimikoen Doktorea (Kimika Ingeniaritza), 1992, UAB. Gerentzia-kudeaketako Masterra, 1990, EADA.
Ingurumen Ingeniaritzan Diplomatua. Industria eta Energia Ministerioa eta Unibertsitate eta Ikerketa Ministerioa, 1981.
130 artikulu baino gehiago aldizkari indexatuetan eta 140 artikulu inguru argitalpen zientifiko eta teknikoetan, 40 liburu. 20 tesi zuzendu ditu eta 400 master-tesina baino gehiago. Ikerketa-proiektu nazional eta nazioartekoen koordinatzailea, ekodiseinuaren, hiri-nekazaritzaren, laborantza energetikoaren, hiri-sistemen eta BZAren alorretan.
Latinoamerikako BZAren Sareko batzorde exekutiboaren kidea da, eta baita LCM, Espainiako BZA Sare, Fórum Ambiental Fundazio eta beste batzuen kidea ere. AQUAENVEC-LIFE lehen saria EB LIFE programaren 2015eko proiektu onenagatik; Generalitat de Catalunyaren Birziklapenerako Diseinu proiektuaren saria (2013), Europar Batasunaren AQUAENVEC-LIFE saria garapen bidean dagoen europar proiektu onenagatik; Departament Medi Ambient i Habitatge Generalitat de Catalunyaren Ingurumen Saria (2006). Bartzelona hiriko proiektu jasangarrien saria (2004), Bartzelonako Udala. Departament Medi Ambient de Generalitat de Catalunyaren Birziklapenerako Diseinuaren lehen saria (2001), eta Ingurumenari Aplikatutako Teknologiaren 1990eko Bartzelona Hiriko Saria. Bartzelonako Udala, (1991).