Industria Ingeniaria. Espezialitatea: Elektroteknia Gijongo E.T.S.I.I. eta I.I., Oviedoko Unibertsitatea, 2000.
Goi Mailako Prebentzioan Aditua. Espezialitateak: “Laneko Segurtasuna”, “Higiene Industriala” eta “Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua”.
2016ko irailetik orain arte: edp, Mugikortasun Jasangarriko Burua. Eginkizun nagusiak: Mugikortasun Jasangarriaren jarduna gidatzea (elektrizitatea eta gas naturala) Espainiako edp-n, Europar Proiektuetan parte hartuz; azpiegiturak eta mugikortasun-produktuak bezeroentzat garatzea eta ustiatzea (B2C eta B2B); barne eta kanpoko sustapen eta hedakuntza…
2003ko urtarrila – 2016ko iraila: edp, Aboñoko Zentral Termikoko Ekoizpen Zuzendaria. Eginkizun nagusiak: Zentralaren funtzionamenduaren disponibilitate eta eraginkortasun handiena segurtatzea.
Aboñoko Termikoa (edp), 80 pertsonaz osatutako lantalde bat gidatuz, bai aurrekontua eta bai Arriskuen Prebentzio, Ingurumen eta Kalitateari buruzko betekizunak betez. Mantenu sailarekin kolaboratzea eta berarekin koordinatzea plantaren ustiapenerako.
2001eko abuztua – 2002ko abendua: edp, Aboñoko Zentral Termikoko Mantenu Arduradunaren Ondokoa.
Eginkizun nagusiak: Aboñoko Zentral Termikoko mantenu (mekaniko eta elektrikoa) prediktibo, prebentibo eta zuzentzailearen kudeaketa, antolaketa eta ikuskapenean parte hartzea, eta baita planta horretako inbertsio- eta hobekuntza-proiektuen gauzapenean ere.
2008ko urria – 2016ko iraila: Oviedoko Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitateko Irakasle Elkartua, Eraikuntza eta Fabrikazio-ingeniaritza Saila, Ingeniaritza Mekanikoaren arloa. Eginkizun nagusiak: saileko irakasgaiak ematea.