Ingeniari Doktorea UPCtik, Industria Antolaketako Ingeniaria eta Zientzia Aplikatuetako Masterra (M.SC.A.) Montrealgo Eskola Politeknikotik eta Ingeniari Mekanikoa MUtik. Industriaren alorrean, Fagor Groupeko Industria Zuzendaria, I+G Zuzendaria eta Aliantza Estrategikoen Zuzendaria izan da, eta Artekaritza Kontseiluaren Presidentea ere bai. Gainera, Mondragon Korporazioaren Batzorde Iraunkorreko kidea izan da, eta baita zenbait sozietatetakoa ere, hala nola Ikerlan, CIC Energigune edo CECED (Etxeko Ekipamenduen Fabrikatzaileen Europar Batzordea).
Halaber, irakaskuntzaren eremuan ere aritu da; izan ere, MUko Goi Eskola Politeknikoaren Industria Antolaketa Saileko Irakaslea, Prestakuntza Etengabeko Zuzendaria eta Zuzendari Nagusia izan da, eta baita Mondragon Unibertsitatearen Zuzendaritza Kontseiluko kidea ere.
Gaur egun, Mondragon Unibertsitatean duen jardun profesionala Orkestrakoarekin uztatzen du, bertako ikertzaile kolaboratzaile gisa.