Izaskun Lertxundi, 1976an Sopelan jaioa, Industria Ingeniari gisa lizentziatu zen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, 2001ean.
Urte berean, karrera profesionalari ekin zion Vicinay Cadenas enpresan, Ingeniaritza Sailean; bertan, 10 urtez, prozesu industrialak diseinatu, ezarri eta mantentzeko proiektuetan parte hartu zuen.
2011n egonaldi laburra izan zuen Vicinay Marine Taldeak Txinan duen FMAC enpresan, proiektuen arduradun gisa. Horren ostean, 2013an, Vicinay Sestaoko Enpresaren Gizarte Erantzukizun Saila koordinatzeko ardura hartu zuen.
2016ko amaieraz geroztik Vicinay Marine Innovacióneko kidea da, Zerbitizazioarekin eta Mooring Integrity Assessmentaren garapenarekin lotutako negozio-ildo berri bat bultzatzeko xedez.