Iñigo Vegas jauna ikertzaile seniorra da, materialen ingeniaritzan doktoratua (2009) eta industria ingeniaritza mekanikoan lizentziatua (2000) Euskal Herriko Unibertsitatetik (Espainia). Enpresen berrikuntza eta zuzendaritzan lizentziatua da Deusto Business Schooletik (Espainia). TECNALIAN (lehengo LABEIN) lan egin du 2002az geroztik, 15 urteko esperientzia eskuratuz proiektuen zuzendaritzaren, hondakin solidoak birziklatzeko teknologiaren eta eraikuntzako materialei buruzko ikerketa eta aholkularitzaren alorretan.
Gaur egun, bere ikerketaren ardatza birziklapen-teknologia berriak dira, bai hondakin solido industrialei dagokienez eta bai eraikuntza eta eraispeneko hondakinei dagokionez, eta, horri lotuta, berreskuratutako baliabide mineralen berrerabilera produktu ekoberritzaileetan eta eraikuntzarako aplikazioetan.
2011-2014 garaian, EBk finantzatutako FP7 eta Horizon 2020 proiektuen koordinatzaile zientifikoa izan zen, eta gaur egun horretan jarraitzen du. IRCOW proiektua: “Estrategia berritzaileak eraikuntza eta eraispeneko hondakinen berreskurapen aurreraturako” (diru-laguntzaren erreferentzia: 265212). Gaur egun, EBk finantzatutako bi proiekturen koordinatzailea da: Horizon 2020 HISER eta VEEP. Lehenengoa da “Irtenbide holistikoak EEH konplexuetako lehengai baliagarriak eraginkortasunez birziklatzeko eta berreskuratzeko” (diru-laguntzaren erreferentzia: 642085), eta bigarrena “Eraikuntza eta eraispeneko hondakinen birziklapen eraginkorra –kostu aldetik- balio erantsi handia duten eta energia aldetik eraginkorrak diren hormigoizko osagaietan, gure eraikuntza-ingurunea eskala handian berregokitzeko (diru-laguntzaren erreferentzia: 723582).
Zenbait aholkularitza-lan egin ditu nazioko eta nazioarteko ingurumen-agintaritzentzat, eta nazioko zein nazioarteko (Kuba, Frantzia, Kolonbia) enpresei zuzendutako transferentzia teknologikoan aritu da.
31 SCI agiri zientifikoren egilea da, bai hondakinak kudeatzeko teknologiei buruzkoak eta bai zementuan oinarritutako material ekoberritzaileei buruzkoak (H faktorea = 11). Bi doktorego-tesiren zuzendaritzan parte hartu du (2011-2015).
Espainiako “C2 – Material Jasangarriak” Batzordeko partaidea da, Egiturazko Hormigoiaren Elkarte Zientifiko-Teknikoaren baitan.
EITren Lehengaiei buruzko Enpresa Planen Lehiaketaren 2016ko edizioak bigarren saria eman zion, 10.000 eurokoa, TPk proposatutako enpresa-planagatik (“Enpresa Plana” edo “BP”), hots, izenburu honekin aurkeztutako planagatik: “Eraikuntza eta eraispeneko hondakinak aerogel bihurtzea, eraikin berrietarako eta birgaitutako eraikinetarako”, edo, laburbildurik, “Aero-CDW”.