Bilbon jaio zen, 1962an.
Ingeniaritza Elektrikoko ikasketak egin zituen Bilboko Ingeniaritza Eskolan; bertan, gainera, Potentziako Sistema Elektrikoetan doktoratu zen.
Ingeniaritza Eskola horretan Irakasle Elkartu gisa bi urtez aritu ondoren, 1988an ORMAZABALera iritsi zen, eta hor garatu du bere karrera profesionala.
Beste askoren artean, zeregin hauek gauzatu ditu: Erdi-tentsioko aparamentaren eta Transformazio Zentroen diseinua, Goi-tentsioko laborategiaren eta prototipoen tailerraren zuzendaritza, I+G kalitate-sistemaren ezarpena, aurretik fabrikatutako Transformazio Zentroen lantegia abiatzea, konpainiaren nazioarteko negozioaren garapenerako estrategia definitzea eta inplementatzea, nazioarteko negozioaren merkataritza- eta marketin-zuzendaritza, estrategia korporatiboaren zuzendaritza, markaren kudeatzailea…
Orain dela urte batzuetatik hona, Presidentziaren Ondoko gisa, banaketa elektrikoaren alorrean duen esperientzia aplikatzen du (eskaritik kontsumoraino eta diseinutik merkataritza-kudeaketaraino), Taldeko Presidenteari aholkua eskainiz bere konpainien garapenerako estrategikoak diren gaien inguruan.
Ekipo Elektrikoen Ekoizleen Espainiar Elkartearen (AFBEL) presidentea da, eta horren europar homologoaren (T&D EUROPE) Presidenteordea eta Batzorde Exekutiboko kidea ere bai. Halaber, ALIANZA INERCIAren Presidenteordea da –espainiar erakunde sektorialen konglomeratu bat, Hiri Adimendunekin zerikusia duten kontzeptuen sustapenean diharduena-.