Ingurumen Zientzietan Alcalako Unibertsitatetik graduatua da, eta Master of Science in Ecology masterra du Bremengo Unibertsitatetik (Alemania).
2015ean, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Basque Ecodesign Centerreko ikerketa-taldean parte hartu zuen, ingurumen-joerak ikertzeko zereginetan arituz, enpresa bazkideentzako txostenak presatuz eta horien ingurumen-inpaktua murrizteko metodologiak garatuz.
Gaur egun, bere jarduera profesionala Grunver Sostenibilidad izeneko ingurumen-aholkularitza etxetik bideratzen du; bertan, produktuaren zerbitizazioaren alorreko metodologia- eta ikerketa-proiektuak gauzatzen ditu.