David Hernández Simón Zuzenbidean Lizentziatua da eta Abokatutzaren, Irakaskuntzaren eta Kudeaketa Sistema Integratuen sektoreetan garatu du bere karrera profesionala, batez ere segurtasun, kalitate eta ingurumenaren alorretan.
Vicinay Cadenasen, 2008an hasi zuen bere karrera profesionala, Laneko Arriskuen Prebentzioaren eremuan, eta geroago Ingurumen atalaz arduratu zen; bertan, Bizi Zikloen Azterketetan oinarrituta hasi zen lanean, eta horrek ahalbidetu zion III. Motako Ekoetiketak (Produktuaren Ingurumen Adierazpenak) ziurtatzea eta argitaratzea Vicinayren produktu gama guztietarako. Hala, bere sektorean hori egin zuen lehenengo enpresa izan zen.
2014 urtean, Kudeaketa Sistema Integratuen (Kalitatea, Segurtasuna eta Ingurumena) Zuzendaritza-lana hartu zuen bere gain, Erakundea Sestaoko instalazio berrietara aldatu zen arte.
Gaur egun, Kudeaketa Sistema Integratuen Prozesua (segurtasuna, kalitatea eta ingurumena) eta Arriskuaren Kudeaketa koordinatzen ditu, eta Basque Ecodesign Centerren Zuzendaritza Batzordeko kidea da.