Cristina Oyón SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Ekimen Estrategikoen Arduraduna da; bertan arduratzen da teknologia- eta enpresa-garapenaren estrategiak definitzeaz, inplementatzeaz, komunikatzeaz, haien jarraipena egiteaz eta horiek ebaluatzeaz, Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun-politiken baitan, eta, batez ere gaur egun, Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimendun Estrategiaren baitan. Hori baino lehen, ESS europar azpiegitura zientifikoa (European Spallation Source) Bilbon hartzeko espainiar hautagaitzaren burua izan zen, eta SPRIko Berrikuntza Teknologikoaren Zuzendaria ere bai. Fisika Zientzietan lizentziatua da.