Kimika Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) eta Ingurumen masterra egin zuen. AENORen egiten du lan Kudeaketa Sistemen ikuskatzaileburu gisa (kalitatea, ingurumena, ekodiseinua eta I+G+b) eta EMAS araudi Europarraren ingurumen-arloko egiaztatzaile gisa. Gaur egun ISOren 207 Batzorde Teknikoaren lan-taldeko kidea da, ingurumen-arloko kudeaketa-sistemei buruzko ISO 14001 eta ISO 14004 arauak berrikusten ari diren taldeetakoa, alegia (2015aren azken seihilekoan argitaratuko direla aurreikusten da).
AENORen 150 Normalizazio Batzorde Teknikoaren lan-taldeko kide izan da (UNE 150301 araua lantzeaz arduratu zen), baita ekodiseinuaren kudeaketari buruzko ISO 14006 nazioarteko araua (2011n argitaratu zen) idatzi zuen ISOren 207 Batzorde Teknikoko lan-taldekoa ere.