Diseinu Industrialean diplomatua Parisko l´Ecole Nationale Supérieure des Arts Décoratifsetik (Frantzia).
Arkitekto Teknikoa Bartzelonako E.U.A.T.etik.
ADN DESIGN (Bilbo 1990) enpresaren kide sortzailea da, Carlos Alonso eta Brigitte Sauvagerekin batera: produktuen diseinuan diharduen aholkularitza-etxe aurreratu bat da, Bilbon kokatua. Bertan, proiektuen zuzendari gisa aritzen da.
Ko-sorkuntza estrategikoan aditua. Aholkulari, bideratzaile eta diseinugile gisa, sektore batzuetako erakunde-liderrekin lan egin izan du.
Ingurumenaren defendatzaile konprometitua, ADN DESIGNen Ingurumena Kudeatzeko Politika gidatu du,eta baita ekodiseinu eta ekonomia zirkularraren eremuko proiektu batzuk ere.
Produktuen diseinuari buruzko aholkularia da, BAIk (Bizkaiko Berrikuntza Agentzia) homologatua. Diseinugile moduan gauzatzen duen lana prestakuntza-lanarekin uztartzen du, diseinugile gazteak zentro eta erakunde batzuetan trebatzeko, eta, horrekin batera, enpresaren eremuko diseinu-metodo eta –prozesuak dibulgatzen ditu.
Txostengile gisa aritu da diseinu industrialaren alorreko jarduera profesionalarekin lotutako hainbat ikastaro, mintegi eta konferentziatan.
Produktuen Diseinuaren alorreko 300 proiektutan baino gehiagotan kolaboratu du, besteak beste marka hauetarako: Bosch, Siemens, Ufesa, Ekasa, AEG, Solac, Kenwood, , Araven, ABB Niessen, Adequa (Uralita Taldea), eta abar.
EIDEko presidente ohia (Euskadiko Industria Diseinugileen Elkartea).
READeko presidente ohia (Diseinu Elkarteen Espainiar Sarea).
Enpresa-bikaintasunaren (Diseinua) Felipe Printzea sarien Epaimahaiaren Presidentea izan zen 2007an.