Zientzia politika eta Soziologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1984). Bere ibilbide profesional osoa Novia Salcedo Fundazioari lotuta garatu du; hala, beraren Zuzendaria izan da 1987az geroztik, gazteen enplegagarritasuna hobetzea xedetzat hartuta.
Bere karreran zehar, kudeaketan eta Fundazioaren jardueraren alor propioetan espezializatu da, hala nola: EFQM kudeaketa eredua (1995), Pentsaera sistemikoa eta Prospektiba (Bilbao Metropoli 30-Prospektiker-Michel Godet, 2005), edo Eskualde eta Enpresa Lehiakortasunaren Mikroekonomia – MOC (Harvard – Deustuko Unibertsitatea 2007).
Bere curriculum eta prestakuntza profesionalak ahalbidetu diote gazteen gaitasunak hobetzearen alde lan egitea, haien hazkunde profesional eta profesionalari begira, eta ikasi du zer-nolako garrantzia duten enpresa eta lurraldeek Nazio Batuen Erakundearen garapen jasangarriaren helburuen lorpenean.
2016 urteaz geroztik, NSF Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Batzordearen (ECOSOC) kidea da, eta hortik lan egiten du bere misioa garatzeko.
Gaur egun, NSFren lankidetza estua duten Instituzio batzuetako Zuzendaritza Batzorde batzuen kidea, hala nola: Espainia Mundu Ituna (2016), Espainia Nazioarteko Gardentasuna (2014), Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia (2010) edo Antonio Aranzabal Fundazioa (2015).