Bart Kampek Negozioen Nazioartekotze saileko ikertzaile nagusi gisa aritzen da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan.
Beraren ikerketa-ildo nagusiak dira, alde batetik, nazioarteko merkatu-nitxoetako liderren lehiakortasun-estrategiak, eta, bestetik, zerbitizazio-prozesuak business-to-business inguruneetan diharduten enpresa industrialen artean.
20 urtez baino gehiagoz gauzatu duen jarduera profesionalean, Bart ikertzaile eta aholkulari gisa aritu da alde anitzeko instituzio batzuentzat, gobernu-erakundeentzat, ETEentzat eta sektore pribatuko multinazionalentzat.
Benelux eta Espainiako unibertsitate batzuetan izandako ibilbide akademikoaz gain, Bartek sektore pribatuan lan egin du ekonomialari eta kanpo-merkataritzaren eragile gisa.