Aurelio del Pino González, Madrilen jaioa, Zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatetik. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Kidegoaren funtzionarioa da 1991az geroztik. Zenbait ardura-postu bete ditu Administrazio Publikoen Ministerioan, lurralde-antolamendu eta –finantziazioaren politikekin eta administrazio-antolaketarekin zerikusia duten eremu batzuetan, hala nola Kudeaketaren Jarraipen eta Kontrolaren Zuzendariorde Nagusia, Lurralde Azterketa eta Informazio Ekonomikoaren Zuzendariorde Nagusia, Autonomia Erkidegoetako Azterketa Ekonomikoaren Zuzendariorde Nagusia edo Informazioaren Teknologien eta Zerbitzuen Zuzendariorde Nagusia.
2001 urtean Ekonomia Ministeriora pasatu zen, aurrena Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Batzordekide Aholkulari gisa, Eurorako trantsizio-prozesuaren garaian (zeregin horregatik, Ekonomia eta Ogasuneko Merezimenduaren saria jaso zuen), eta 2001eko irailetik aurrera Barne Merkataritzako Zuzendariorde Nagusi gisa; zeregin horretan, 2007ko maiatzera arte jardun zuen, eta horri esker ezagutza sakona lortu du merkataritza-banaketaren egituraz eta arau-esparruaz.
Gaur egun Espainiako Supermerkatuen Kateen Elkartearen Presidentea da, eta bere karguari atxikitako kargu eta arduren artean honako hauek daude: Andaluzia, Madril eta Galiziako Enpresarien Konfederazioaren Zuzendaritza Batzordeko kidea, AECOCeko Elikagaien Segurtasunaren organo iraunkorraren kidea, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Elikadura Katearen Behatokiko kidea, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Merkataritza Banaketaren Behatokiko kidea, Bilgarri eta Enbalajeen Plataforma Teknologikoaren Kontseiluko kidea, Gaztela eta Leongo patataren itunaren Mahaiko kidea, Epaimahai eta Batzorde batzuen partaidea, eta SIGROBeko presidentea.
Ikastaro, batzar eta mintegi ugaritan parte hartu du txostengile gisa, eta bere ardurapean izan dituen gaiei buruzko hainbat txosten eta argitalpen landu eta zuzendu ditu.