Zuzenbidean Lizentziatua (espezialitate Juridiko Ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatea) eta Filologia Hispanikoan Doktorea, bere karrera profesional osoa merkataritza-banaketaren alorrean garatu du, 1995az geroztik Continente Merkataritza Zentroetan (Promodès Taldea), eta 1997az geroztik EROSKIn. Bi hamarkadatik gorako ibilbide profesional horretan zenbait ardura izan ditu: Marka Propioen Arduraduna, Ehunezko Produktuen Zuzendaria eta Erosketen Zuzendaria. Gaur egun, berriz, Marketin Estrategiko Saileko Osasun eta Jasangarritasun Zuzendaria da, eta baita EROSKI Fundazioaren Zuzendari Nagusia ere.
Ardura horiekin batera, Intercoop Ltd.-eko Presidenteordea izan da (nazioarteko erosketa-zentral bat da, eskandinaviar herrialdeetako eta Italiako banatzaile nagusiei zerbitzua ematen diena, EROSKIri emateaz gain), Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Presidentea (FECOE), Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluko Kontseilaria (CSCE), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko Batzordekidea (Konfekoop), Elkar Lan S. Coop-eko Presidenteordea (erakundearen eginkizuna kooperatibismoa sustatzea da), Nazio Batuen Erakundearen Mundu Itunaren Espainiar Sarearen Batzorde Eragileko kidea, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Aldizkariaren Aholkularitza Batzordeko kidea, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kidea, AECAko Gizarte Erantzukizun Batzordeko kidea, eta Basque Ecodesign Centerreko Batzorde Eragileko kidea.