Nire unibertsitate-ikasketak Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Eskolan egin nituen, eta Industria Ingeniaritza Tekniko gisa lizentziatu nintzen, Kimika Industrialaren espezialitatean. Karreraren azken urte eta erdian, praktikak egin nituen Bridgestone Hispania S.A. enpresan, bertako Ingurumen Sailean, eta nire ikasketak karreraren amaierako proiektuaren aurkezpenarekin amaitu baino bi hilabete lehenago kontratatu egin ninduten, Ingurumen Teknikari gisa. Beraz, 15 urtez garatu dut hor nire lanbidea, azken 10 urteetan Ingurumen Koordinatzaile gisa arituz.