Ainara Basurko Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Master bat (MBA) egin du unibertsitate berean. Bere ibilbide profesionala LKS S. Coop. aholkularitza-enpresa estrategikoan hasi zuen; horren ostean, Azaro Fundazioaren eta Lea Artibai Eskualdeko Garapen Agentziaren Zuzendaria izatera pasatu zen.
Bi erakunde horien ardura Eskualde horretako garapen ekonomikoa dinamizatzea da.2015ean, Beaz-en Zuzendaritza Nagusia bereganatu zuen. Beaz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Sailaren mende dagoen erakunde bat da, eginkizuntzat duena lurraldeko enpresa-sarearen ekintzailetza eta lehiakortasuna bultzatzea.