Gizartearen eta ingurumenaren alorreko erronkek eta merkatuaren konplexutasunak balioa sortzeaz batera errealitate guztiz desberdin bat itxuratzen dakiten profesionalak eskatzen dituzte. Diseinugilea naizen aldetik, nire helburua da erakundeei laguntzea euren estrategiaren xede diren pertsonen benetako beharrekin uztartzen. Nire ezagutzaren ardatza da pertsona horiekin batera ikertzea zein diren haien beharrak, eta, horri lotuta, prozesu sortzaileak bideratzea erakundeen barruan, ikerketaren pertzepzio hori produktu eta zerbitzuetan edo eraldaketa sistemikoetan islatzeko. Gustukoa du nire lana enpresekin eta instituzio publikoekin uztartzea, kontaktu estua mantenduz diseinugile berriekin, diseinu-eskoletan klaseak emanez edo ikerketaren bitartez. Alor horretan, Trantsizio Diseinuari buruzko lehengo europar taldearen sortzaileetako bat izan nintzen.