Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako gizarte berri bat sortzeko jarrera berriak behar ditugu, esperientzian, kooperazioan, ezagutza tekniko berrietan oinarritutakoak, eta halaber, enpresen jarrera eta operazioen metodoetan aldakuntza bat ematea. Profesionalek, adituek eta erabaki-hartzaileek funtsezko rola jokatu behar dute etorkizun berri horren eraikuntzan. Eta horretan guztian heziketak berebiziko papera du, aditu berrien garapena babestuz.
Xede horrekin sortu zuten Basque Ecodesign HUB delakoa, Ekodiseinu eta Ekonomia zirkular kontuetan Euskadin hezkuntza aktibitatearen erdigune gisa, ekimena Euskadiko unibertsitate eta lanbide heziketako zentro guztietara (publikoak zein pribatuak) dago zabalik.
Foro honetan zehar, ekimenaren xedeak, lortutako lehen emaitzak eta etorkizuneko apustua aurkeztuko dira, etorkizuneko profesionalei ekonomia zirkularrean ezagutzak erdiesteko aukerak emanez, beren ezagutza tekniko propioa lortzen duten bitartean.
Dinamizatzaileak:
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua Eusko Jaurlaritza
Bertaratutako guztien topaketa.
Experiencias de la Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz.
Moderatzailea: Jesús Losada (Ihobeko zuzendari nagusia)