Gaur egun, Euskadi Europa mailako erreferentziazko eskualde bat da Ekodiseinuaren alorrean. Euskal enpresek 20 urte baino gehiago daramatzate ingurumen-hobekuntzako estrategiak txertatzen euren produktuen diseinu eta garapenean. 2011n abiatu zenez geroztik, Basque Ecodesign Center lankidetza publiko-pribatuaren eremuan Europan dauden ekimen nagusietako bat izan da. Ekimen hori indartu eta handitu egin zen 2016an, zeren bazkide berriak eta Euskadiko kluster sektorial nagusiak atxiki baitzitzaizkion. Horrek guztiak ahalbidetzen du etorkizuneko erronkei baikortasunez heltzea.
Basque Ecodesign Meeting 2017ko bigarren saio orokor honek aztergai izango ditu gure industria-sareari zerbitzua emateko eta ingurumena lehiakortasun-faktore gisa txertatzeko xedez Euskadin abiatu diren ekimen nagusiak.