Europar Batasunaren Ekonomia Zirkularrerako ekintza-plana 2015eko abenduan onartu izana pizgarri indartsua izan zen produktu eta zerbitzuen diseinu eta sorkuntzari buruzko arau eta zuzentarau berrien garapenerako; arau eta zuzentarau horiek, gainera, lan egiteko eta kontsumitzaileen beharrei erantzuteko forma berriak ekartzen dituzte, eta kontsumitzaile horiek, bestalde, tresna berriak izango dituzte produktuak eta zerbitzuak ingurumenaren ikuspuntutik alderatzeko.
Horrek guztiak bultzada berri bat emango dio ingurumenari, enpresen eta euren produktuen lehiakortasun-faktore erreal gisa txertatzeari dagokionez.
Basque Ecodesign Meeting 2017ko lehenengo saio orokor honek aztergai izango ditu egoera berri horretan Europa mailan gertatzen ari diren nobedade nagusiak.