Saio paralelo berri batek lehiakortasunerako baliabideen jatorri gisa aztertuko du hondakinen papera
Materialen zikloak ixtea Europar Batasunaren Ekonomia Zirkularraren Ekintza Planaren lehentasunetako bat da, bai ingurumen-inpaktua murrizteko eta bai prezio eta kantitate aldetik egonkorra den hornidura finkatzeko, horren bidez europar ekonomiaren erresilientzia handitzeko lehengaien merkatuaren gorabeheren aurrean.
Oraindik ere, material baliagarriak galtzen dira alferrik zabortegietan. Hala, zikloa ixteko oraindik ere beharrezkoa da irtenbide tekniko berritzaileak uztartzea tresna publiko egokiekin. Hala eta guztiz ere, hondakinak birziklatzea bideragarria izan dadin, ezinbestekoa da merkatu erreal bat egotea ingurumen-aztarna txikiagoz eta material sekundarioetan oinarrituta fabrikatutako produktuetarako. Beharrezkoa da, halaber, ikuspegi integral batez lan egitea hainbat balio-kateen artean eta lankidetza publiko-pribatua indartzea ere bai.
Saio paralelo berri hau Kongresuaren lehen egunean egingo da, irailaren 19an eta jada baieztatutako beste bost saio tematikoei gehituko zaie.
Aipatu azken saio honek material sekundarioak jorratuko ditu eta ziklo materialen itxieren konponbide integralen gaineko esperientziak aztertuko ditu, nahasketetan eta txatarra konplexuenetan materialak, plastiko-metalezkoak nagusiki, berreskuratzeko erronkak izango ditu hizpide, eta Europar Batasunaren Plastikoen Estrategia berrian aurreikusitako material sekundarioan oinarritu produktuen ekoizpenaren errealitatea erakutsiko du.