Basque Ecodesign Meeting 2017, Erronka Garbia ekitaldi bat
Basque Ecodesign Meeting 2017aren talde antolatzailearen xedeen artean izango da, ingurumena hobetzeko eta zaintzeko konpromisoaren erakusle gisa, Kongresua ikuspuntu teknikotik ahalik eta interesgarriena izateaz gain, baita ere ekitaldia bera eredugarria izatea sortuko dituen ingurumenaren aurkako inpaktuei dagokienez. Hortaz, Erronka Garbia egiaztagiriaren printzipioak ezarri dira bere antolakuntza eta diseinuan, haren egiaztagiria lortuz.
Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoaren bidez abiatutako ziurtagiri bat da, ingurumen-neurriak diseinu eta antolaketaren alorrean integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena. Asmoa da saritzea ekitaldiaren eraginez ingurumenaren gainean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatzeko ekimenak.
Proiektu honen helburua da ekitaldietako publikoa eta antolatzaileak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuak egiteak berez sortzen dituen inpaktu negatiboak murrizteari begira. Helburua da ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzen dituzten ekitaldiak egitea. Ekitaldiak ingurumen-irizpideez antolatzen dituzten erakunde, instituzio, enpresa, elkarte edo partikular guztiak atxiki ahal izango zaizkio Erronka Garbia ziurtagiriari.
Ekitaldien jasangarritasun egokia lortu ahal izateko, ingurunearen gaineko eragin negatiboak sor ditzaketen ingurumen-alderdiei zuzendutako hobekuntza-neurriak ezarri behar dira. Horregatik, sei jarduera-ardatz ezarri dira, ekitaldien fase bakoitzean sortzen diren ingurumen-alderdiak minimizatzeko.