Basque Ecodesign Meeting 2017, ingurumenarekin jasangarria den ekitaldia Erronka Garbia egiaztagiriarekin.
Mugikortasuna da atmosferara isuritako CO2aren iturri nagusietako bat, eta horrek ingurumenari dagozkion eragin asko sortzen ditu beroketa globalerako.
Oro har, ekitaldietan mugikortasuna ikusezina izan ohi da, baina ezinezkoa da alboratzea. Ospakizunera joateko leku-aldatzeak CO2arekin lotutako isurpen gehienak eragiten ditu.
Etorri zaitez oinez edo garraio publikoz BEMera eta ekitaldiko isurpenak gutxituko dituzu!! Garraio publikoko Km 1ek zure autoak baino 3 aldiz gutxiago isurtzen du!
Basque Ecodesign Meeting 2017 egiten den egunetan, zure akreditazioaz doan sartu zaitezke Bilboko tranbian. Eskatzen dizun Euskotreneko langileei akreditazioa erakustea besterik ez duzu behar. Hortaz, bai 15ean zein irailaren 18an, goizeko 9:00etatik 14:00etara BEM2017rako akreditazioa jaso dezakezu IHOBEren bulegoetan. Horri esker, tranbiaz etorri zaitezke ekitaldia egiten den egunetan.
[powr-survey id=501199fa_1504283613]
Gozatu itzazu aukeratutako proiektuak eta doi kontsumatu ezazu!! Instalakuntzak egoki erabili itzazu haiek mantentzeko kolaboratuz!! Parte-hartu birziklapenean eta laga ezazu hondakin bakoitza dagokion edukiontzian!! Erabili itzazu egokiro zure gailu elektronikoak!! Kongresuan zehar ura arduratsu erabili ezazu eta lagundu gaitzazu baliabide hori mantentzen!!
Hartu ezazu erronka, eskerrak zure konpromisoagatik! Planifikatu ezazu zure leku-aldatzea, lagunduko zaitugu. Eta horrezaz gain, aste horretan zehar Mugikortasunaren Europako Astea egingo da. Basque Ecodesign Meeting 2017aren egunetan zehar, ErronkaGarbiaren stand bat izango dugu. Etortzen bazara eta ekitaldirako zure mugikortasun datuak ematen badizkiguzu, zure kolaborazioak ordaina jasoko du, erdu!
Hartu ezazu erronka, eskerrak zure konpromisoagatik!