Isabel Acevedo Ramírez de la Peciña, Kimika Zientzietan Lizentziatua eta Ingurumen Kimikako Goi Teknikaria, Produktuaren Tutoretzaren eta LAParen Arduradun gisa aritzen da A&B Laboratorios de Biotecnologíako I+G+b Atalean.
A&B Laboratorios de Biotecnología Arabako ETE bat da, aplikazio industrial eta profesionala duten produktu kimiko eta bioteknologikoen ikerketa, diseinu, fabrikazio eta komertzializazioan diharduena.
Bertan, ingurumen-ebaluaziora eta lehengai eta produktu kimikoen segurtasunera zuzendutako tresnak diseinatu ditu, eta horri esker enpresak sektoreko lehenengo ziurtagiria lortu du produktuaren diseinu eta garapen prozesuaren Ingurumen-kudeaketan, Ekodiseinuaren ISO 14006 arauaren arabera. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere garatzen ditu, hala nola karbono- eta ingurumen-aztarnaren kalkulua, ekoetiketatzea edo produktuen homologazioa, I+G+b atalaren jardueraren baitan, eta baita Segurtasun Industrialarekin, Arriskuen Prebentzioarekin eta Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekin lotutako jarduerak ere, jardunbide egokiak hainbat foro eta konferentziatan dibulgatzeaz batera.