Industria Ingeniaria naiz eta hamar urte baino gehiago daramatzat energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren alorrean jarduten, Energiaren Euskal Erakundean, hasieran industriaren eremuan eta gero garraioaren eremuan. Azken zazpi urteetan, garraio saileko teknikari gisa, erregai alternatiboen erabilera sustatzen dut, orokorrean, eta, zehazki, ibilgailu elektrikoaren erabilera.